Hirugarren aldiz egin ditugu Topaketa Sindikalak, prestakuntza eta gogoetarako tresna. Data berezian egingo dira, gainera. Birpentsatzen prozesua egin genuenetik hamar urte igaro diren unean. Abagune egokia hamarkada honetan ekintza sindikala berritzeko egin dugun ibilbidearen balantzea egiteko, baina aurrera begira ditugun erronkei heltzeko bereziki.
Azken urteetan sindikalizazio estrategiaren eta ekintza sindikalaren oinarriak ongi finkatu ditugu, orain horietan sakontzea izango dugu erronka. Helburu horri erantzun die Topaketek.

Ekainaren 6ean Azpeitian UEMAk  eskainita, Iñaki Iurrebaso soziologoarekin formakuntza-hausnarketa saioaren materiala

Langileoi inposatu nahi diguten prekarietatea lantokietatik harago eta bizitzako eremu guztietara hedatzen da. Horietan giltzarria da etxebizitza. LABen langile guztiontzako borroka sozio-sindikala egin nahi dugu eta horretarako sindikalismoa birpentsatu eta zabaltzen ari gara.

Etxebizitzaren eremuan ere sindikalismoak berezkoa duen funtzioa garatzen hasi nahi dugu. Lan eremuan bezala, langileak antolatu, borrokak piztu eta gure eskubideak kolektiboki defendatu nahi ditugu etxejabe eta higiezinen patronalaren aurrean.

Momentuz, eremu batzuetan froga pilotuak eginez ekingo diogu bideari.

Lucha por la vivienda y sindicalismo del siglo XXI. - Libre Pensamiento




Sindikatuan erabiltzen ditugun tresna ezberdinen formazioa izango duzu ikasgelan. Kasu honetan, Hodeiaren erabilera ikasiko dugu. https://hodeia.lab.eus