Hirugarren aldiz egin ditugu Topaketa Sindikalak, prestakuntza eta gogoetarako tresna. Data berezian egingo dira, gainera. Birpentsatzen prozesua egin genuenetik hamar urte igaro diren unean. Abagune egokia hamarkada honetan ekintza sindikala berritzeko egin dugun ibilbidearen balantzea egiteko, baina aurrera begira ditugun erronkei heltzeko bereziki.
Azken urteetan sindikalizazio estrategiaren eta ekintza sindikalaren oinarriak ongi finkatu ditugu, orain horietan sakontzea izango dugu erronka. Helburu horri erantzun die Topaketek.